ZIENTZIAZ BETERIKO 15 KARTA-JOLAS

DBH 3ko Fisika eta Kimikako ezagutzak eta konpetentziak landuko dituzu jolas serio hauen bidez.
Ikasgelarako pentsatutako bost misioz osatutako sekuentzia didaktikoa da abentura polimerikoa.
Karta-jolasak inprimatuz taldean jolastu daiteke, esperientzia aberastuz (guztira 8-10 ordu).
Abentura banaka eta pantaila bidez ere ezagut daiteke, Genially plataforma bidez.

Curriculum-oinarriaren laburpena

1A: Tresna zientifikoak irizpide teknikoen arabera sailkatzea: gako dikotomikoak eta antzeko tresnak erabiltzea materiala zorroztasun zientifikoz antolatzeko, magnitude, zehaztasun, fabrikazio-material eta segurtasun-irizpideei erreparatuz.

1B: Laborategiko tresnak, erabilerak eta segurtasun-arauak identifikatzea: laborategiko hizkuntza menderatzea, tresnak zuzen identifikatuz eta neurtzen duten magnitudeari nahiz polimeroen ikerketan duten baliagarritasunari lotuz, zorroztasunez lan egiteko.

1C: Datu esperimentalak aztertzea erroreak detektatzeko: emandako informazioan anomaliak edo neurketa zehaztugabeak identifikatzea, kalitate-kontrol zientifiko bat simulatuz, ikerketaren zorroztasuna balioztatzeko.

2A: Funtsezko elementu kimikoen sinbologia identifikatzea: oinarrizko elementuen (C, O, N, H) ikurrak eta izenak molekula errealetan ezagutzea.

2B: Lehengaien jatorria ebaluatzea: kimika jasangarrian oinarritutako erabakiak hartzea, jatorri petrokimikoko industriak eta biomasa-industriak bereiziz, eta bakoitzaren ingurumen-inpaktuari buruzko hausnarketa eginez.

2C: Molekulen barne-egitura eta oinarrizko propietateak: atomoen arteko lotura ulertzea, egitura konplexuagoak osatzeko nola elkartzen diren barneratuz, konbinazio kimikoko arauei jarraituz eta agregazio-egoeran eta dentsitatean dituzten ondorioei erreparatuz.

3A: Polimerizazio-erreakzioak aztertzea: erreaktiboak, produktuak eta errepikapen-unitatea identifikatzea; oker planteatutako bi erreakzioak hauteman eta azalpen zientifiko baten bidez justifikatzea; eta datu-tarteak erabiliz estrategia koherentea garatzea.

3B: Polimeroen prozesaketa eta birziklatzea erlazionatzea: objektua, polimeroa, prozesaketa-teknika eta hondakinaren helmuga zuzena lotzea, eta erabaki horiek POLen gorputz-atalen diseinura transferitzea.

3C: Inguruko objektu polimerikoak ikertzea: objektuaren funtzioa eta forma kontuan hartuta, polimero nagusia eta erabilitako prozesaketa-teknika identifikatu eta modu arrazoituan azaltzea.

4A: Zalantza zientifikoak formulatzea eta ebidentzietan oinarritutako ondorioak ateratzea: egoera baten irudia, entsegu-prozedura eta emaitza esperimentalak erlazionatuz.

4B: Indarrak eta hizkuntza bektoriala testuinguru praktikoetan aplikatzea: paketeen masa eta garraioan agertzen diren indarrak interpretatzea, eta noranzkoa zein distantzia erabiltzea dronearen ibilbidea gidatzeko.

4C: Ikasitakoa adierazpen bisual batera transferitzea: POL pertsonaiaren diseinua irudikatu eta marraztea, aurreko misioetan definitutako osagaiak eta funtzioak kontuan hartuta.

5A: Zirkuitu elektriko sinpleak identifikatu eta muntatzea: bateria, kableak, etengailua eta osagaiak modu egokian lotzea, korrontearen funtzioa eta energia elektrikoa lortzeko bideak ulertuz.

5B: Informazio-iturriak modu kritikoan bilatu, ebaluatu eta hautatzea: askotariko baliabide teknikoen artean —fidagarriak zein zaharkituak edo desegokiak— irizpide jakin batzuen arabera bereiztea, POLentzako energia-iturri eta energiaren propietate desberdinak zuzen justifikatzeko.

5C: Irudikapen molekularrak interpretatzea eta alderatzea: elektrolito polimerikoen egitura eta ioien mugikortasuna maila mikroskopikoan aztertzea, irudikapen bakoitzak ematen duen informazioa erlazionatuz, bateriarako elektrolito egokiena irizpide zientifikoen arabera hautatu eta erabakia justifikatzeko.

Jolasek lantzen dituzten konpetentzia espezifikoak eta dagozkien
ebaluazio-irizpideak (77/2023 Dekretua).

Jolasa 1. KE 2. KE 3. KE 4. KE 5. KE 6. KE
1A 2.2 5.1
1B 2.1 5.1
1C 3.2 5.1
2A 2.1 5.1
2B 5.1 6.2
2C 1.1 5.1
3A 2.3 5.1
3B 5.1 6.2
3C 1.1 5.1
4A 2.2 5.1
4B 1.2 5.1
4C 3.1 5.1
5A 1.2 5.1
5B 4.2 5.1
5C 3.1 5.1
Zer esan nahi dute ebaluazio-irizpideen kodeek?
1.1Eguneroko fenomeno fisiko-kimikoak printzipio, teoria eta lege zientifikoetatik abiatuta identifikatzea, ulertzea eta modu arrazoituan azaltzea.
1.2Problema fisiko-kimikoak lege eta teoria egokiak erabiliz ebaztea, erabilitako prozedura arrazoituz eta emaitzak behar bezala adieraziz.
2.1Fenomenoak identifikatu eta deskribatzeko zientziaren berezko metodologiak, dedukzioa eta arrazoibide logiko-matematikoa erabiltzea.
2.2Hipotesiak egiaztatzeko edo ezeztatzeko estrategia egokia hautatzea, ebidentziak bilatuz eta datuetan oinarritutako ondorioak ateraz.
2.3Gaiak eta hipotesiak formulatzean lege eta teoria zientifikoak aplikatzea, eta horiek egiaztatzeko prozedura esperimentalak edo deduktiboak diseinatzea.
3.1Prozesu fisiko-kimikoei buruzko datuak hainbat formatutan interpretatzea eta komunikatzea, formatu bakoitzeko informazioa elkarren artean erlazionatuz.
3.2Fisikaren eta kimikaren oinarrizko arauak, neurketa-unitateak eta tresna matematikoak zuzen erabiltzea, komunikazio zientifiko eraginkorra lortzeko.
4.2Informazioa kontsultatzeko askotariko baliabideak erabiltzea, iturri fidagarrienak irizpidez hautatuz eta desegokiak baztertuz.
5.1Elkarrekintza eraikitzaileak eta hezkidetzaileak ezartzea, lankidetza, informazio-trukea, errespetua eta erabaki adostuak sustatuz.
6.2Teknologia-, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-premiak hautematea, eta zientziak irtenbide jasangarriak eskaintzeko duen gaitasuna baloratzea.

Jolas bakoitzean lantzen diren oinarrizko ezaguerak, curriculumeko
blokeen arabera antolatuta.

Jolasa A B C D E
1A 1
1B 3, 4 2
1C 2, 5
2A 1, 5 1, 3
2B 5, 6, 7
2C 2, 5, 6 2, 3
3A 1, 2, 5, 7 2 1, 2
3B 5, 6, 7 2 2
3C 5, 6, 7 2 2
4A 1, 2, 5, 6, 7 1, 2, 4
4B 2, 5, 6, 7 1, 3, 4
4C 6, 7
5A 5 1, 2, 3
5B 5, 6 1
5C 5, 6 1, 2
Zer esan nahi dute oinarrizko ezagueren kodeek?

A · Oinarrizko zientzia-trebetasunak

  • A.1: Ikerketa zientifikoko metodologiak, galderak eta hipotesiak formulatzea eta ebidentzien bidez egiaztatzea.
  • A.2: Problemak ebazteko eta ikerketak garatzeko estrategiak, dedukzioa, ebidentzien bilaketa eta arrazoibide logiko-matematikoa erabiliz.
  • A.3: Laborategiko eta beste ikaskuntza-inguruneetako materialak, substantziak eta tresna teknologikoak.
  • A.4: Laborategiko segurtasun-arauak eta norberaren, komunitatearen eta ingurumenaren babesa.
  • A.5: Hizkuntza zientifikoa, magnitudeak, unitateak, sinboloak eta oinarrizko tresna matematikoak.
  • A.6: Informazio zientifikoa hainbat formatu eta bitartekoren bidez interpretatzeko eta komunikatzeko estrategiak.
  • A.7: Fisikak eta kimikak gizartearen aurrerapenean duten zeregina eta kultura zientifikoaren balorazioa.

B · Materia

  • B.1: Egitura atomikoa, eredu atomikoak, ioiak eta elementuen antolamendua taula periodikoan.
  • B.2: Konposatu kimikoen eraketa, propietate fisiko eta kimikoak eta haien aplikazioak.
  • B.3: Nomenklatura eta substantziak, elementuak eta konposatuak izendatzeko hizkuntza zientifikoa.

C · Energia

  • C.1: Energiaren propietateak eta aldaketa-prozesuen eragile gisa duen eginkizuna.
  • C.2: Materiaren izaera elektrikoa, zirkuitu elektrikoak eta energia elektrikoa lortzeko bideak.
  • C.3: Elektrizitatearen ekoizpenaren eta erregai fosilen erabileraren ingurumen-ondorioak.

D · Interakzioa

  • D.1: Mugimendua deskribatzen duten magnitudeak, ekuazioak eta grafikoak.
  • D.2: Indarra gorputzen mugimenduaren edo deformazioaren aldaketen eragile gisa.
  • D.3: Indarren eta desplazamenduen izaera bektoriala: modulua, noranzkoa eta norabidea.
  • D.4: Eguneroko indar nagusiak: pisua, normala, marruskadura, tentsioa eta bultzada.

E · Aldaketa

  • E.1: Erreakzio kimikoen interpretazio makroskopikoa eta mikroskopikoa.
  • E.2: Aldaketa fisikoak eta kimikoak bereiztea, polimerizazioa eta polimeroen prozesaketa barne.

Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du

Mail Mail Harpidetu

Lege Oharra | Pribatutasun Politika | Cookieak

Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa (CC BY 4.0)